Urriaren 29an Emakumeen Taldekako Itsas Miliaren bosgarren edizioa korrituko da Bilbon. Lasterketa Bizkaiko Atletismoko Federaziaren egutegiaren barruan sartzen da, hiriko zirkuitu baten burutuko da, Guggenheim Bilbao Museoaren ondoan, eta 1.851,85 metroko ibilbidea izango du.
Bizkaia Bizkaialde Fundazioak eta Santutxuko Club Bilbao Atletismok antolatzen duten lasterketa honetako partaidetza taldeka antolatuko da eta parte hartu nahi duten emakume guztientzat dago irekita, kategoriarik aintzat hartu gabe eta atleta federatuak edo federatu gabeak izatea gorabehera.
Talde bakoitzak gehienez sei parte hartzaile izan ditzake eta amaierako sailkapenerako taldeko lehenengo hirurek eskuratutako puntuek balioko dute. Aukera ematen da erakunde, enpresa, klub edo ikastetxe batek talde bat baino gehiago inskribatzeko kategoria berean eta horrelakoetan talde horren izena erakundearena gehi A, B, C eta abar izango da. Emakume batek talderik ez badauka inskripzioa era indibidualean egin dezake eta antolakuntza izango da pertsona hori talde baten sartuko duena lasterketa egingo den egunean bertan.
Kategoria irekian bi sailkapen desberdin ezarriko dira: bat Bizkaia Bizkaialde Fundazioaren babesleak eta/edo laguntzaileak diren erakundeentzat eta beste bat askea, lagunek, senitartekoek eta abarrek eratzen dituzten taldeentzat.
Sariei dagokienez kategoria bakoitzeko hiru lehen taldeek garaikurrak lortuko dituzte. Lasterketa Bizkaiko Atletismoko federazioko epaileen taldeak kontrolatuko du. Froga amaituko duten kirolari guztiek janari-poltsa bat jasoko dute, eta baita erakunde antolatzaileek eskainiko duten opari bat ere.